19 ago 2006

karameluzko petrilak

...Eta almendra saltzaileak begirada lurretik altxa ezinik nekez esango dio kioskoko saltzaileari esan beharrekoa...eta kioskoko neskari, asko apaindu arren, hitzak faltza zaizkio pertika jauzia egiten duen mutilari dendari-erosle elkarrizketa normaletik at dagoena esateko...eta pertika jauzia egiten duen mutilak, berriz ere besarkada bat eta zorion ordu biz konformatu beharko du...Eta istorio perfektuagoak nahiago ditut nik ere...baino zu aurrean izatean maitatu nahi eta ezinezko istorioak bihurtzen dira perfektu burutik pasatzen zaidana deskribatzeko...baina gaur ere ez da tren urdinik izango...

Etiquetas: