beste egun bat
leihotik begira, euriak lurra estaltzen hartzen duen lana ikusten...melodia bat igaro da begi aurretik, egan...nekeak nire begiak itxi nahi ditu...ametsetan igeri egitera eraman nahi nau, negu hotzetik ihesi. Nahiago dut ordea zure begiradapean lokartzea, zure hitzen babesean, zure besoen lasaitasunean.
egun batzuetan, errutina honek gehiago aspertzen nauela ematen du. Kablearen bestaldean daudenek irrifarreak ekartzen dizkidate, baino maiz existitzen ez diren mamuak direla iruditzen zait. Tristea da hainbeste kilometroz enkapritxatzea, nire burua torturatzea besterik ez dut lortzen, izango zitekeena imajinatzen eta benetan dena irensten.
egun hauek bakarrik igarotzea izaten da honena...azken finean ongi eramaten naiz nire buruarekin...

Etiquetas: suspiros

2 Comments:
Irudimenak urruneko bidaiak egitera gonbidatzen gaitu, eta batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz... nahasketak sortzen dira buru barnean. Ez gara konturatzen geure eskuetan dagoela errealitatea. Ez, ez esan ezetz. Ez esan etsi duzula, eta konformatu egingo zarela. Inkonformismoa delikuentzia bada, gora delinkuentzia! Ez zara horretarako jaio, ez zara lurra begiratzeko jaio, baizik eta burua altxa eta zer datorren antolatzeko; zer nahi duzu gaur? eta bihar?
Kilometroak segundu bilaka daitezke; bai, zortea behar da horretarako, badakit. Baina zortea bilatzen dutenengan sortzen da. Ez itxaron gertakizunei, izan zu protagonista eta ez irentsi momentu txarrik, ziur baldin bazaude ekidin ditzakezula.
Noiz ahaztu zenuen zure izaera? Noiz utzi zenuen indarra armairuan sartuta?
Zenbat gauza utzi behar ditugu bizitzan zehar igarotzen, guk geuk ukitu ere egin gabe? Zenbat?
Ahalik eta gutxien...
Zaindu.
Cuando me dijeron "Eneko viene en febrero" dije kaka!(o gorotz xD)! pq en febrero estoy de EXAMENES ! ! pero cuando me dijeron q venias el finde del 20 y piko dije XAXI ! ! ya no tengo examenes ! ! asiiii q a ver si eso de q vienes no es un simple rumor u.u
eongo Gatxik ! !
Publicar un comentario
<< Home