tentazioak
"egun guztiak, ez direnez berdin, pentsatzen jarri naiz,..."
Hainbat egun paper artean pasa ondoren...arnasteko astia ere nekez hartzen nuela, konturatu gabe aurrera egin dut, haizearen inertziaz ordea. Konturatu gabe, begi aurretik igaro zaizkit hainbat lore, hauek ikusteko geldiunerik egin ez eta esnatzerako hankak lurrean nituen berriz ere, hegaldi hartatik salbu.
Begiak ireki nahi izan ditut une batez...baina zuen argiak itsutu nau beste behin. Beste behin nire iluntasuna zein den ulertu behar izan dut, linterna artifizialetatik ihesi. Gaur, inoiz baino gehiago, indartsu sentiarazten nau nire "ni"ak. Badirudi, emeki eta sufimenduz errotutako sustraiak lur honetan egoki finkatu direla, ondoko zuhaitzei tokia lapurtuz. Eta nekatuta nagoen arren uste dut eraiki dudan ni-a gustoko dudala, batez ere nire eskuez egin baitut. Ez, arro ez, gustora. Azkeneko pare bat ukituren faltan bidea ezagutzen dudala esango nuke, beraz, ibiltzen hastea besterik ez da geratzen. Ibiltzeko gogoak ordea, aspalditik galduak ditut.
Eta gaur, Irailak 1 duen honetan, inoiz baino osatuago sentitzen naizen honetan, inoiz baino pertsonagoago sentitzen naizen honetan, ditudan zauriak sendaezinak direlakoan oheratuko naiz...zentzurik ez baitu aurkakoa pentsatzeak. Beldurrak ukitzen nau, gero eta gehiago, baino berarekin jolasean aritzea zaila ez dela izango uste dut. Hutsa, pentsamentutik desirara bidean dela, eseri eta begira geratuko natzaio, tentazioarekin jolasean, hartu eta eramango nauela amesten...egiteko besterik ez baitut...itxaron...denbora...denbora behingoz ez doa aurka. Alde ez, baina ezta aurka ere.
Etzait ateratzen lore edo tximeletaz apainduriko hitzik, ez zuen irribarrak lapurtzen ez baditu behintzat. Hala ere, hitz hauek guztiak, zentzugabekeritik jaio, eta zentzugabekerian lurperatzen diren hitz hauek baino sakonagonik nekez aterako dut. Eta ateragatik ere, beldur naiz.
Gogoan izan, eternitatearekin solasean nabilenean, gugan pentsatzen egongo naiz...eta gogoratu, asperen txikien erritmoan jolasten dugun bitartean, halabeharrez, betikotasuenan amesten egongo naizela...banoa, konturatzerako loak hartu bainau.
Bihar, eguneroko dejà vu horrekin jarraitzeko indarra beharko dut

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home