25 ago 2006

Reposición 1

ez pentsa, garai hauek nostalgia pitin patekin ere ikusten ditut...05eko urriaren 25ean idatzia eta aste honetan, joan ziren sentimendu batzuk gogoratzeak berreskuratua;

"Eta begiak ireki ditudanean ikusi nahi izan zaitut...zu begi aurrean izateko, ordea, burua jiratu behar izan dut. Eta zure sorbaldan esertzen diren hitzei kasu egin beharko zeniekeela uste dut oraindik, eta ea horrela nire buruan dabiltzan hodeiak laztan bidez uxatzen dituzun. Eta dirudienez mendi honetan tontorrerako bidean lagako nauzu, sokarik gabe, bakarrik. Eta haize hotza ni baino gehiago ote den beldur naiz. Eta belarriatzean erortzen diran muxuak tentagarriegiak dira.

Eta ohean sartzean, gora begiratu eta etzaitut aurkitzen, eta barrura begiratu eta nekez sentitzen zaitut. Eta hegan ikusten zaitut, ni ibili ezinik nagoen bitartean...eta horrek mindu egiten nau...Eta gainera zure hitzak etzaizkit heltzen...eta zure laztanak nire irudimenean bizi dira...eta lo egin nahiko nuke...zu, nahi nukeen tokian zaudela ikusteko, ametsetan bada ere...

Eta...

Eta...malkoak berriro borragomaz kendu beharko..."

Etiquetas:

1 Comments:

Blogger Lara said...

puufff ustet bueltau naizela

E S K E R R I K A S K O

beti pentzaukot coca-cola edo cola-cao bat eztiala nahikuak izango zure pazientziya eskertzeko...

besarkada ikearri handi bat eneko!

4:37 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home