20 sept 2005

tentazioak II

Eta 100.ak ere behar(merezi) zuen, ibilitako bidea luzea izan baita, nahi baino luzeago aukeran.
Bizitza aldatzeko beharrean aurkitu naiz, beharrean...eta egokiena errotik aldatzea izango dela otu zait. Beraz, milesker denbora luze honetan zehar zerbait eman didazuen guztioi. Ez nuke nahi zuen presentzia eta laguntza gaitzesten dudanik pentsatzea, ez...ezta zuen buruak niganako influentzi negatibotzat hartzerik ere. Zuetaz seguru egoteko, lehenengo nere buruataz seguru egon beharko dut...eta egoerak eskatu egiten du.

Nekatua nago hain testu iguingarriak idazteaz, nekatua barnetik ateratzen zaidan oro suizidoaren hitzetan bukatzeaz, irtenbide bakarra balitz bezala.

Iada inguruan zentzurik duen ezer ere ez dut ikusten, nire burua barne...eta beraz dena gainera etorri zaidala iruditzen zait, tartetik kentzeko betarik izan gabe gainera.
Iada ez dago erakartzen nauen ideiarik, eta amets guztiak nire eskuez, eta buruaz, akatu ditudala konturatu naiz.
Iada esperantzak ere aldegin du, agurtu gabe.

Orain beste iritzi askok nirea ez den aulki batean jarri naute, eta altxatzeko aukerarik ez dudala nire adoreak erakutsi dit.


Gaur, nire burua ezertarako gauza ez dela uste dut...usteari oker dagoela konturatzeko azken aukera bat emango diodala erabaki dut...azken bat.

Nazka nazka niretaz zerbait espero izateaz, bai zuengatik eta bai nigatik ere...

Behingoagatik hegan egingo dudalakoan, banoa...eta nire itzala hodeien artean galtzen ikusten baduzue, poztu, ni ere zoriontsu izango bainaiz...

Ziur nago nahi duenak aurkituko nauela, eta horrela ez bada nahi ez duelako izango da.

Etiquetas: ,